Larritasun sintomak

Osasun sistemarekin (osasun etxearekin edo 112arekin, larritasunaren arabera) harremanetan jarri beharko da okerrera eginez gero edo honelako sintomak agertzen direnean:

  • Egoera orokorra okertzea
  • 38°tik gorako sukarra izatea 3 egun baino gehiagoko iraupenarekin edo behin desagertuta berriro ere agertzen den sukarra
  • Arnasa hartzeko zailtasuna, arnasestua edo aire faltaren sentsazioa
  • Eztul gehiago egitea edo karkaxa/flemak agertzea
  • Bularreko min edo presio iraunkorra
  • Oka egitea edo etengabeko beherakoa izatea
  • Buruko mina izatea etengabe
  • Nahasmena, zorabioa edo logura