Maskararen erabilera 6 urtetik gorakoentzat

2022/04/20

Osasun Departamentuak gomendatzen du maskara pertsona kalteberek oro har erabiltzea, eta edozein pertsonak erabiltzea ekitaldi jendetsuetan, aglomerazioetan eta ospakizun familiar edo pribatuetan, pertsona kalteberen bat bertaratzen denean.

 Derrigorrezkoa da:

- Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduetan.

- Zentro soziosanitarioetan, nahitaezkoa da langileentzat une oro eta bisitarientzat eremu partekatu edo komunetan egoterakoan. Egoiliarrentzat eta/edo erabiltzaileentzat ez da derrigorrezkoa.

 

 Ez da derrigorrezkoa

- Maskara erabiltzeagatik larriagotu daitekeen gaixotasunen bat edo arnasteko zailtasunen bat duten pertsonentzat, edo desgaitasun- edo mendekotasun-egoeragatik maskara kentzeko autonomiarik ez dutenentzat.
 

Osasun-arloko neurri berriak

Osasun Departamentuak ezohiko neurriak eman ditu, datozen egunetan birusaren transmisio komunitarioak ahalik eta gehien gutxiagotzeko.

01:00etik goizeko 06:00etara itxiko dira merkataritza-jarduerak, diskotekak, dantzalekuak, ikuskizun-kafetegiak, kontzertu-aretoak, tabernak, taberna bereziak, kafetegiak eta jatetxeak; kultur jarduera, bingoak, joko-, apustu- eta jolas-aretoak; nahiz funtzio anitzeko espazioetako establezimenduak, elkarte gastronomikoak eta peñak, etxabeak, piperoak eta antzekoak. 

Kontsumoa honako hauen barrualdean: tabernak, taberna bereziak, ikuskizun-kafetegiak, kafetegiak, jatetxeak, diskotekak, dantzalekuak nahiz funtzio anitzeko espazioetako establezimenduak, elkarte gastronomikoak eta peñak, etxabeak, piperoak eta antzekoak: 

  • Beti mahaian eserita kontsumituko da. Bezeroek barrak erabili ahal izango dituzte kontsumizioa eskatzeko eta jasotzeko. 
  • Mahaien arteko distantzia 1,5 metrokoa izango da. 
  • Mahaietan edo mahai-multzoetan, gehienez 10 pertsona jarri ahal izango dira, eta pertsonen artean 70 cm-ko segurtasun-distantzia bermatuko da. 
  • Tabureteak dituzten mahaietan eta barrari erantsita daudenetan kontsumitu ahal izango da. Mahai horiek gehienez bi pertsonentzat izango dira, eta batetik bestera 1,5 metroko distantzia mantenduko dute. 
  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da uneoro, kontsumitzeko une zehatzean izan ezik. 
  • Ezingo da janaririk eta edaririk kontsumitu, zinema-aretoetan izan ezik, salbuespen gisa jan eta edan ahal izango baita, bizikidetza-unitateen artean gutxienez butaka bateko distantzia mantentzen bada. 
  • Edukiera 1000 pertsonatik gorakoa bada barrualdeetan eta 2000koa kanpoaldeetan, nahitaez txostena eskatu beharko zaio Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari. 

Hezkuntza zentroetan

Hezkuntza arloko kasu positibo edo kontaktu estuetarako ez da biztanleria orokorrarentzat zehaztutakoak ez diren jarduera edo neurri berezirik ezartzen.