Koronabirus kasu positiboa naiz

Jarraitu beharreko jarraibideak aldatu egiten dira proba diagnostikoa (antigenoen testa edo PCR) egindako lekuaren arabera

Osasun-zentro batean PCR edo antigenoen testaren bidez positibo eman baduzu, langileek erregistroan sartuko zaituzte, informazioa zure mugikorrean mezu bidez jaso dezazun. COVIDeko positiboaren diagnostikoa farmaziako autotest baten bidez egin baduzu, aldez aurretik jakinarazi beharko duzu, eta, ondoren, SMSak jasoko dituzu. 

OSASUN-ZENTRO baten egindako PCR edo antigenoen testaren bidez

Diagnostiko-proba osasun-etxe batean egin eta positibo atera bada, bi mezu jasoko dituzu mugikorrean: 

 1. SMS. Zure diagnostiko-probaren emaitza eta zuretzako informazio praktikoa 
  • Egon zaitez isolatuta 7 egunetan, sintomak hasitako egunetik edo proba diagnostikoa egin zizuenetik zenbatzen hasita. Azken 3 egunetan oraindik sintomak izaten jarraitzen baduzu, denboraldia luzatu beharko duzu harik eta horiek desagertu arte. Hala ere, kontuz ibili 10. egunera bitarte. Ez da beharrezkoa beste proba diagnostiko bat egitea isolamendua amaitzeko. 
     
  • Zaindu zure gaixotasunaren bilakaera Zure osasun-egoerak okerrera egiten badu edo larritasun-sintomaren bat baduzu, jar zaitez harremanetan zure Osasun-zentroarekin, Osasun Aholkuarekin 948 290 290 edo 112 telefonora deituta.
     
  • 70 urtetik gora badituzu edo kaltebera izatea eragiten duen gaixotasunen edo bladintzaren bat baduzu, Osasun Etxetik deituko dizute segimendua egiteko. 
     
  • Kontsultatu hemen nola kudeatu zure laneko baja 
2.SMS. Informazio praktikoa zure kontaktu estuentzat; informazio hori haiei birbidali beharko diezu

Farmazian saltzen den AUTOTEST probaren bidez


1. Egon zaitez isolatuta eta jarraitu adierazpenak 
 

2. Jakinarazi honako bide hauetakoren batez: 

 antigenosfarmacia@navarra.es
 

 Zure osasun-karpeta pertsonaleko atal espezifikoa 

   Telefonoa 848 420 020

       Testa erosi zenuen farmazia

 Jakinarazpen horretan, adierazi ondorengoak: 

  • Izena eta 2 abizenak 
  • NAN edo CIPNA
  • Zure telefono-zenbakia 
  • Proba egitera eraman zaituzten sintomak eta horien hasiera-eguna 
  • Autotesta egindako eguna 
  • Zehaztu laneko baja behar duzun ala ez 
    Baja behar baduzu, hitzordua emango zaizu osasun-sisteman gainbegiratutako proba diagnostikoa egiteko, emaitza lan-ondorioetarako baliozkotu eta baja-partea izapidetze aldera. 


3. Koronabirusean positibo eman duzula behin jakinarazita, bi mezu jasoko dituzu mugikorrean: 

1.    SMS.- Zure proba diagnostikoaren emaitza eta zuretzako informazio praktikoa 
2.    SMS.- Informazio praktikoa zure kontaktu estuentzat; informazio hori haiei birbidali beharko diezu 

Jarraitu isolatzeko eta zaintzeko jarraibide berak, proba osasun-etxe batean egin izan bazenu bezala.