Txertaketa - coronavirus



Txertaketa
COVIDaren aurkako txertaketari buruzko informazioa Nafarroan.
Txertoaren errefortzu dosiak
18 urte baino gehiago badituzu
Otsailaren 1etik aurrera, 18 eta 29 urte bitarteko pertsonak 3. dosia edo errefortzu dosia txertatzeko aukera dute.
Errefortzu-dosia hartzeko tartea 5 hilabetekoa izatea gomendatzen da, lehen txertaketa amaitu ondoren. Hala ere, lau aste igaro ondoren jaso daiteke, Osasun Ministerioaren jarraibideen arabera.
Hitzordua eskatzeko bideak hauek dira (online egitea hobesten da):
- Online: citasalud.navarra.es
- Posta elektronikoaren bidez: citas.vacunacion@navarra.es.
- Telefonoz:
Iruñeko eremua: 948 370 130.
Tuterako eremua: 948 370 140.
Lizarrako eremua: 948 370 135.
Janssen hartu baduzu
Janssenekin txertatutako pertsonak errefortzu-dosia jasotzen ari dira.
Hitzorduak eska daitezke:
- Online: citasalud.navarra.es
- Posta elektronikoaren bidez: citas.vacunacion@navarra.es.
- Telefonoz:
Iruñeko eremua: 948 370 130
Tuterako eremua: 948 370 140
Lizarra aldea: 948 370 135
Bost urtetik gorako haurren txertaketa
5 eta 11 urte bitarteko haurren txertaketarako hitzorduak, joan den abenduan hasitakoak, aurrera doaz.
- Gaixotasuna izan ez duten pertsonengan bi dosien arteko tartea 8 astekoa da.
- Infekzioa izanez gero, txerto-dosi bakarra jasoko da, infekzioa diagnostikatu eta 8 astera.
- Lehenengo dosia jaso ondoren infekzioa diagnostikatzen bada, bigarren dosia diagnostikoa egin eta 8 astera inokulatuko da, beti ere lehenengo dosiarekiko 8 asteko tartea utzita.
Hitzorduak honela eska daitezke:
- Online: citasalud.navarra.es
- Posta elektronikoaren bidez: citas.vacunacion@navarra.es
- Telefonoz:
Iruñeko eremua: 948 370 130
Tuterako eremua: 948 370 140
Lizarrako eremua: 948 370 135
Haurra gurasoetako batekin edo tutorearekin badoa, nahikoa izango da haien nortasuna egiaztatzea; beste pertsona batekin badoa, aitak, amak edo legezko tutoreak sinatutako baimena beharko da.
Duela gutxi koronabirusaren infekzioa izan duten pertsonen txertaketa
Pertsona helduek (18 urte eta gorakoek) COVID-19-aren infekzioa izan badute, asintomatikoak izan ala ez, txertatze-jarraibide osoa jaso ondoren, errefortzu-dosia 5 hilabeteko tartearekin hartzea gomendatzen da, infekzioa diagnostikatu ondoren. Behar izanez gero, infekzioa gertatu eta lau astetik aurrera jaso ahal izango da, Osasun Ministerioaren jarraibideen arabera. 65 urte edo gutxiago badituzu
65 urte edo gutxiago badituzu
- Eta ez duzu aurreko dosirik hartu: txertoa hartzeko lau aste itxaron behar dira sintomak hasi edo infekzio-diagnostikoa jaso direnetik, beti ere alta epidemiologikoa jaso bada. Dosi bakarra ematen da.
- Eta dagoeneko dosi bat jaso baduzu: bigarren dosia jasotzeko lau aste itxaron behar dira sintomak hasi edo infekzio-diagnostikoa jaso direnetik, eta gomendatutako dosien arteko tartea bermatu behar da, beti ere alta epidemiologikoa jaso bada.
65 urte baino gehiago badituzu:
-
Eta ez duzu aurreko dosirik hartu: bi dosiko jarraibidea jasoko duzu erabat sendatuta zaudenean, isolamendua amaitu eta alta epidemiologikoa jaso duzunean.
-
Eta dagoeneko dosi bat jaso baduzu: jarraibidea bigarren dosi batekin osatuko da, erabat indarberrituta zaudenean eta isolamendua amaitu duzunean, beti ere gomendatutako dosien arteko tartea (4 aste) bermatzen denean.
COVIDaren aurkako txertoa lehen aldiz hartzeko baldintzak
✔ Identifikazio-agiri bat eta/edo osasun-txartela eramatea.
✔ Hitzordua eskatu behar buzu. Honela egin dezakezu:
citasalud.navarra.es bitartez. Osasun-karpetan alta eman ez baduzu, CIPNA sartu eta zure jaioteguna gehitu ahal izango duzu.
citas.vacunacion@navarra.es e-postara idatziz.
Edo honako telefonoetara deituz, tokiaren arabera:
- Iruñeko Eremua: 948 370 130
- Lizarrako Eremua: 948 370 135
- Tuterako Eremua: 948 370 140
Txertaketari buruzko zalantzak argituko dizkizugu
Txertaketaren inguruan sortzen diren zalantzak argitzeko, Osasun Departamentuak informazio zerbitzu bat jarri du abian: e-postaz: txertaketa@navarra.es