Título Inicio

KORONABIRUSARI BURUZKO WEB OFIZIALA

Portada_Prevencion_Desescalada

PREBENTZIORAKO NEURRIAK

Pixkanaka, normaltasunera itzultzen ari gara, eta, ondorioz, are garrantzitsuagoa da, ahal bada, COVID-19aren aurkako prebentzio-neurriekin jarraitzea, gaixo kopurua berriro haz ez dadin. 

Hiru dira oinarrizko neurriak: 

1) Bat-batean koronabirusarekin bateragarriak diren sintomak badituzu (sukarra, eztula, arnasa hartzeko zailtasuna, usaimenaren eta dastamenaren galera, beherakoa, giharretako mina, ez ohiko eztarriko eta buruko mina), geratu etxean eta deitu berehala zure osasun-zentrora

     Zure osasun-zentroa itxita badago, deitu Osasun Aholkuaren zerbitzura, 948 290 290 telefonora. 

     Premiazko arreta behar baduzu, deitu 112 telefono zenbakira.

2) Gorde 2 metroko distantzia fisikoa beste pertsonekin, eta hori egiteko aukerarik ez baduzu, erabili maskara.

3) Sarri garbitu eskuak minutu batez, ura eta xaboiarekin edo gel hidroalkoholikoarekin

Zaindu zaitez, zaindu gaitzazu.

Portada_Desescalada_Fases

NAFARROA, 2. FASEAN

Nafarroa 2. fasera pasa da. Nobedadeen artean, hauek nabarmentzen dira:

  • Ordu-tarteak dituzten udalerrietan, 70 urte bitarteko pertsonek edozein tartetan egin dezakete jarduera fisikoa, 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara izan ezik, horiek 70 urtetik gorakoentzat eta pertsona kalteberentzat gorde baitira.
  • Kirola egin daiteke (mendia, bizikleta, piraguismoa, etab.) hiriguneetatik kanpo, 15 lagun arteko taldeetan.
  • Taldeko bilerak egin daitezke, gehienez ere 15 lagunekin.
  • Taberna eta jatetxeek beren lokalen barrualdea ireki dezakete, edukiera mugatuarekin, terrazez gain.
  • Elkarte gastronomikoek eta etxabeek itxita jarraitzen dute.
  • Ezgaitasuna duten pertsonen egoitzetara bisitak egiten ahal dira, aldez aurretik hitzordua eskatuta; adinekoen zentroetara salbuespen kasuetan bakarrik.
  • Beilatokietara 15 lagun joan daitezke, itxiak badira, eta 25, aire zabalean badaude.
  • Ezkontzetara 50 lagun joan daitezke eremu itxietan egiten badira, eta 100 aire zabalean badira.
  • Aire zabaleko kultur eta kirol ikuskizunak egin daitezke, gehienez ere 200 lagunekin. Museoak eta liburutegiak ekaineko lehen astetik aurrera irekiko dira.
  • Ikasleak ikasgeletara itzuli ahal dira hala nahi izanez gero, baina bakarrik Batxilergoko bigarren mailakoak eta sarrera probak egiteko.
  • Bigarren bizilekuko baratzetara joan daiteke.

Gehiago jakiteko, deskonfinamenduarekin zerikusia duten osasun arlokoak ez diren ohiko galderen dokumentua kontsulta dezakezu.

Portada_Plan_Desescalada_Participación

DESESKALATZE PLANA

Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planean lanean ari da Gobernua. Parte hartzeko, bidali zure proposamena.

Bidali zure proposamena.

Raya azul larga


espacio