Miga de pan Inicio

Radar COVID

DESKARGATU APLIKAZIOA

Segurua, anonimoa eta kolaboratiboa pandemiaren aurka.
 

Eskuragarri Google Playn Android mugikorrentzat eta App Storen Apple mugikorrentzat


Zergatik deskargatu?

  • Kutsatuta dagoen pertsona batekin harremanetan egon zarela jakinaraziko dizu modu anonimoan.
  • Kutsatuta bazaude, alerta anonimoa bidaltzeko aukera emango dizu azken 14 egunetan zurekin harremanetan egon diren pertsonei.
  • Horrela, birusaren hedapena geldiaraziko dugu.


% 100 anonimoa

  • Ez duzu zure izena, telefonoa edo posta elektronikoa eman behar.
  • Erabiltzen diren identifikatzaileak ez daude geolokalizatuta, eta automatikoki ezabatzen dira 14 egunen buruan.


Ez da alta egin behar, eta Espainia osoan funtzionatzen du.
 

Nola funtzionatzen du?

  • Deskargatu aplikazioa eta ireki.
  • Aktibatu bluetootha.
  • Konektatu internetera eta aktibatu aplikazioa egunean behin gutxienez.
  • Aplikazioak esposizio arriskuaren mailaren informazioa ematen dizu: txikia edo altua.
  • Zure maila txikitik altura igarotzen bada, Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin harremetan nola jarri azalduko dizu app-ak. Eskainiko dizun inprimakia erabiltzea gomendatzen dizugu.
  • PCR proban positibo ematen baduzu, sartu aplikazioan osasun langileek emango dizuten kodea.
  • Alerta anonimoa bidaliko zaie kontaktu estua izan duzun persona guztiei (15 minutu baino gehiagoan distantzia laburrean egon direnei).

 

Ir a inicio de página