ⓘ Orrialde honetako edukia ebidentzia zientifiko berrien, egoera sanitarioaren eta Osasun Ministerioarekin eta autonomia komunitate guztiekin koordinatutako txertaketa estrategiaren arabera eguneratzen da.
COVID-19aren aurkako txertaketa Estrategia hiru etapetan banatuta dago. Nafarroa nolabait lehena izan da amaitzen lehentasunezko taldeekin (egoiliarrak eta adinekoen eta desgaituen zentroetako langileak, langile sanitarioak eta soziosanitarioak eta mendetasun gorenekoak), eta bigarren etapan aurkitzen da, zeinetan talde ezberdinen txertaketari aldi berean ekiten ari zaion.
Hurrengo zerrendan zein taldetan zauden ikus dezakezu. Taldeen numerazioa txertaketa Estrategiaren planifikazioaren araberakoa da, eta ez du zerikusirik lehentasunezko hurrenkera batekin.