Bakartzea, COVIDaren ondorioz

COVID-19A BADUZU:

  • Etxean gelditu, zuk zeuk baino erabiliko ez duzun logela batetik atera gabe. Logela ongi aireztatuta egongo da eta atea itxita izango du.
  • Ez hartu bisitaririk etxean.
  • Logelan, maskarak, gel hidroalkoholikoa, zaborretarako ontzia, termometroa eta sakelako telefonoa eduki.
  • Ahal izanez gero, bainugela zuk bakarrik erabili.
  • Logelatik atera behar baduzu edo beste norbaitek bertan sartu behar badu, eutsi 2 metroko distantziari, erabili maskara eta eskuak garbitu.
  • Eztul edo doministiku egitean, erabili paperezko mukizapiak, zakarrontzira bota eta eskuak garbitu.
  • Tenperatura egunean bitan hartu eta idatzi.

 

ZAINTZAILEA BAZARA, ondoko argibideak jarraitu:

  • Hobe da pertsona bakarra izatea, osasuntsu dagoena eta arrisku- talderen batekoa ez dena.
  • Bakartua dagoen logelan sartuz gero, eutsi 2 metroko distantziari, erabili maskara eta eskuak garbitu. Ahalik eta denbora gutxiena egon bertan.
  • Oheko arropa, eskuoihalak, ontziteria… erabilera esklusibokoak izango dira. Eskularruekin bildu eta, kendu eta gero, eskuak garbitu.
  • Ontziteria zuzenean ontzi-garbigailuan sartu edo ur beroarekin garbitu.
  • Arropa zikina garbigailura eraman zuzenean, astindu gabe, eta 60 gradutik gorako tenperaturan garbitu.
  • Egunero garbitu maiz ukitzen diren gainaldeak, adibidez, eskutokiak, etengailuak… Maiz aireztatu.
  • Logelako zabor-poltsa eskularruak jantzita itxi, etxeko zabor-poltsara bota, itxi eta gainerakoen edukiontzira bota
  • Bainugela garbitzeko ura eta lixiba erabili (2 tapoi lixiba, ur litro 1ean) edo desinfektatzaile biruzida bat. Bainugela denek erabiltzen badute, komun-ontzia, txorrotak eta ateko eskutokiak desinfektatu, bakartutako pertsonak erabiltzen dituen bakoitzean.
  • Bakartutako pertsona bakarrik bizi bada, behar duena etxebizitzako atera eraman.

 

Sintomek okerrera egiten badute, zalantzarik baduzu edo behar bezalako bakartzea egiteko arazoak badituzu, deitu zure osasun-etxera eta, bere ordutegitik kanpo, Osasun Aholkura: 948 290 290.