TABERNA ETA JATETXEETARA BAZOAZ
- Ez zaitez joan COVID-19aren sintomak badituzu, probaren emaitzaren zain bazaude edo isolamenduan edo berrogeialdian egonez gero.
- Sartu baino lehen, garbitu eskuak ura eta xaboiarekin edo gel hidroalkoholdunarekin.
- Aukeratu, ahal izanez gero, terrazak edo aire zabalean dauden lekuak, eta kerik gabeak. Lekua itxia bada, aireztatze ona izan dezala.
- Itxaron behar bada, gutxienez 1,5 metroko distantzia mantendu.
- Erabili maskara, eta kontsumitu bitartean baino ez kendu. Gorde paperezko edo oihalezko poltsa batean.
- Joan zaitez gehienez 4 pertsonako taldeetan.
- Gutxienez 1,5 metroko tartea mantendu elkarrekin bizi ez zaretenon artean eta ez elkartu mahaiak, 2 metroko distantziara jarrita egongo dira-eta.
- Ez erre eta ez bapeatu, ez baduzu segurtasun distantzia gordetzen.
- Ez jan plater beretik, eta ez partekatu edalontziak.
ⓘ Gogoan izan alkohola edateak nork bere burua kontrolatzeko gaitasuna murriz dezakeela.
Deskargatu kartela gomendio guztiekin (PDF, 199 KB)