ContactoEstrecho_Titulo

COVIDa duen pertsona baten kontaktu estua naiz

Contacto estrecho Propuesta curriculum

Kontaktu estutzat hartuko da COVID duen pertsona batetik 2 metrotik beherako distantzian egon den pertsona, 15 minututik gora 24 ordutan, maskara jarraian eta behar bezala erabili gabe, pertsona horrek proba batean positibo eman edo sintomekin hasi baino 48 ordu aurretik. 

Kontaktu estuek ez dute berrogeialdirik egingo:

  • Ez duzu berrogeialdirik egin behar 
  • Hala ere, eraginpean egon eta ondorengo 10 egunetan, kontu handiz ibili beharko dute eta prebentzio-neurriak indartu:
    • maskara erabiltzea beste pertsona batzuekin dagoen guztietan
    • eskuak garbitzea
    • interakzio sozialak gutxitzea
    • pertsona ahulekin egotea eta ekitaldi jendetsuetara joatea saihestea