espacio_home_n

 

 

imagen portada

cv prueba

ⓘ Orrialde honetako edukia ebidentzia zientifiko berrien, egoera sanitarioaren eta Osasun Ministerioarekin eta autonomia komunitate guztiekin koordinatutako txertaketa estrategiaren arabera eguneratzen da. 

Raya azul larga fina


Espacio en blanco

Calendario de vacunación - ok

Txertaketa egutegia

llamamiento vacunas 2 columnas blanco

COVID-19aren aurkako txertaketa Estrategia hiru etapetan banatuta dago. Nafarroa nolabait lehena izan da amaitzen lehentasunezko taldeekin (egoiliarrak eta adinekoen eta desgaituen zentroetako langileak, langile sanitarioak eta soziosanitarioak eta mendetasun gorenekoak), eta bigarren etapan aurkitzen da, zeinetan talde ezberdinen txertaketari aldi berean ekiten ari zaion. 

Hurrengo zerrendan zein taldetan zauden ikus dezakezu. Taldeen numerazioa txertaketa Estrategiaren planifikazioaren araberakoa da, eta ez du zerikusirik lehentasunezko hurrenkera batekin.

Raya azul larga fina


1. Vacunarse es muy importante

1. Txertoa jartzea oso garrantzitsua da

  • Txertoak COVID-19a saihesten du eta bere larritasuna zein hilkortasuna murrizten ditu, baita infekzioa jasaten denean ere. Beraz, gaixotasuna kontrolatzeko modu nagusienetako bat da. 
  • Txertoak zuzenean babesten du txertatutako pertsona eta zeharka gainerakoak: zenbat eta pertsona txertatu gehiago, orduan eta aukera gutxiago gainerakoak birusarekin kutsatzeko.

Raya azul larga fina


2. Espera a que te llamemos

2. Itxaron gure deia jaso arte

  • Egungo txertoen eskuragarritasuna oraindik mugatua da eta, horregatik, ezinbestekoa da bere administrazioa lehenestea. Helburua da babestea lehenengo:
    • pertsona ahulenak (adinekoak, mendekoak, etab.).
    • kutsatzeko eta beste pertsona batzuei transmititzeko arrisku handiena dutenak (profesional sanitarioak eta sozio-sanitarioak).
    • gizartearentzat oinarrizko zerbitzuak betetzen dituztenak.
  • Txertaketa irizpideak eta lehentasunak etengabeko ikuskapenen eta eguneratzeen eraginpean daude, informazio zientifiko gehiagorekin kontatzen den heinean eta txerto ezberdinen eskuragarritasunaren arabera.
  • Txertoak ekarriko dira Nafarroan bizi diren pertsona guztientzat, baita seguru pribatuen edo mutualitateen bezeroentzat, egokitu gabeentzat, atzerriko egoiliarrentzat, eta abarrentzat ere. Osasunbideak jakinaraziko dizu zure taldeari txertatzea noiz dagokion.
  • Itxaron deia jaso arte, zuk ez deitu. Osasunbidea zurekin harremanetan jarriko da dagokionean, ezarritako hurrenkera eta lehentasunak jarraituz. Zerbitzua egokitasunez emateko, ez zaitez aurreratu.
  • Kontsultatu sarritan orrialde honetan argitaratzen den informazio eguneratua edo komunikabidetan jakinarazten diren nobedadeak.

Raya azul larga fina


3. Confía, todas las vacunas son seguras y eficaces

3. Fida zaitez, txerto guztiak seguruak eta eraginkorrak dira

  • Ezin duzu aukeratu jartzea nahi duzun txertoa. Txerto bat edo bestea hautatzea osasun agintariei dagokie, indarrean dagoen txertaketa estrategiaren adierazpenen arabera.
  • Ez dago txerto hoberik edo okerragorik. Eskuragarri dauden txerto guztiak seguruak eta eraginkorrak dira. 

Raya azul larga fina


4. ¿Puedo vacunarme si...?

4. Txertoa jarri al dezaket baldin eta…?

  • Haurdun bazaude, itxaron haurdunaldiaren amaiera arte txertoa jartzeko.
  • Elikagaiekiko edo animaliekiko alergiak edo bestelako ingurumen alergenoak badituzu, txertaketa normaltasunez egin dezakezu. Txertoa kontraindikatuta dago soilik txertoaren dosi baten edo bere osagaietako baten aurrean aldez aurretik erreakzio kaltegarri bat izan duten pertsonentzat.
  • Antikoagulatzaileekin tratamendu kroniko bat jarraitzen baduzu eta kontrolatuta edo egonkor bazaude, txertaketa arazorik gabe egin dezakezu.
  • 16 urte bitarteko haurrek eta nerabeek gaixotasun larrirako arrisku gutxiago dute eta horien txertaketa ez da lehentasunezkoa kontsideratzen. Gainera, talde honetan baimendutako txertoen erabilerari buruzko daturik ez daukagu.
  • Jada COVID-19a gainditu baduzu, aukera gutxi dituzu hurrengo sei hilabetetan berriz infekzioa jasateko. Epe horretan, zure organismoaren erantzun immunea askoz handiagoa izango da jasan ez duenarekin alderatuta. Horregatik, txertaketa atzeratu egingo da gaixotasuna pairatu duten 55 urtetik beherakoentzat eta dosi bakarra administratuko da.
  • COVID-19aren aurka txertatzea ez da derrigorrezkoa. Ez dago derrigorrezko txertorik, baina txertoa jartzean ez zara birusaren aurrean babesten den bakarra, zeren ekintza arduratsu eta solidario bat da: gizartean eragin positibo nabarmena duen banakako ekintza bat da.
     

Raya azul larga fina


5. Cómo es la vacunación

5. Zertan datza txertaketa

  • Gaur egun Nafarroan administratzen diren hiru txertoek bi dosi eskatzen dituzte erantzun immune nabarmena lortzeko. Dosi bien artean, beharrezkoa da egun batzuk itxarotea. Pfizer txertoaren kasuan, 21 egun; Moderna txertoaren kasuan, 28 egun; eta AstraZeneca txertoarekin, 10 eta 12 aste artean.
  • Ohikoena da txertoak efektu kaltegarritik ez eragitea. Baina, edozein medikamenturekin bezala, alditan molestiak sortzen dira esaterako sukarra, nekea, ondoeza, injekzioa jarritako gunean mina edo giharretako mina, zein bere administraziotik 24 eta 48 ordu barru desagertzen diren. Beste eragin larriago batzuk oso noizbehinka azaltzen dira.
  • Erreakzio kaltegarriak sarriagoak dira bigarren dosiaren ondoren eta arinagoak 55 urtetik gorakoen kasuan.

Raya azul larga fina


6. Después de vacunarte...

6. Jarri ondoren…

  • Prebentzio neurriak mantendu behar dituzu, zeren oraindik ez da ziurra txertoak kutsatzea eragozten duela, ezta txertatutako pertsonak, nahiz gaixotu edo sintomarik ez izan, birusa transmititu ahal duen ere. Txerto berriak direnez, halaber ez dakigu bere babesaren iraupena zenbatekoa den. 
  • Gogoratu:
    • erabili musukoa
    • mantendu pertsonen arteko distantzia
    • eskuak sarritan garbitu
    • mugatu zure harremanak
    • hautatu aire libreko guneak edo ongi aireztatuak
  • Odola eman dezakezu normaltasunez.
  • Ez da beharrezkoa edoskitzea etetea.

Galería vídeos navidad

espacio

 

 

espacio

 

 

Ir a inicio de página