Berrogeialdia COVIDaren ondorioz - coronavirus
Título Cuarentena
BERROGEIALDIA, COVIDaren ONDORIOZ
Cuarentena
Etxebizitzan berrogeialdia egiteko adierazi badizute, izan liteke gaixotasuna inkubatzen aria zarelako esan izana:
- Koronabirusa duen pertsona baten kontaktu hurbila izan zarelako. Hau da, birusa duen norbaitengandik bi metrora baino gutxiagora egon zarelako, 15 minutu baino gehiago, prebentzio-neurririk gabe.
- Edo COVID-19a duen pertsona batengandik gertu egon zarelako ibilbide luzeko garraiobide batean (hegazkina, trena, autobusa, autoa, itsasontzia…).
Zer neurri bete behar dituzu:
- Etxean gelditu, ahal bada, bakarkako eta ongi aireztatutako logela batean.
- Logelatik atera behar baduzu edo beste norbaitek bertan sartu behar badu, eutsi 2 metroko distantziari, erabili maskara eta eskuak garbitu.
- Ez hartu bisitaririk.
- Eskuak maiz garbitu behar dituzu, ura eta xaboia edo gel hidroalkoholikoa erabilita.
- Ez hartu botika antitermikoak (parazetamola, ibuprofenoa...).
- Tenperatura egunean bitan hartu eta idatzi.
- Sintomak agertzea zaindu.
- Ahal bada, eguneroko errutinei eutsi eta entretenitzen duten jarduerak egin.
Sukarra edukiz gero, eztula, arnasa hartzeko zailtasuna, usaimena edo dastamena galtzea, beste sintomarik edo zalantzarik, deitu osasun-etxera. Eta osasun-etxearen ordutegitik kanpo, 948 290 290 zenbakira.