Bakartzea COVIDaren ondorioz - coronavirus
Bakartzea, COVIDaren ondorioz
COVID-19A BADUZU:
- Etxean gelditu, zuk zeuk baino erabiliko ez duzun logela batetik atera gabe. Logela ongi aireztatuta egongo da eta atea itxita izango du.
- Ez hartu bisitaririk etxean.
- Logelan, maskarak, gel hidroalkoholikoa, zaborretarako ontzia, termometroa eta sakelako telefonoa eduki.
- Ahal izanez gero, bainugela zuk bakarrik erabili.
- Logelatik atera behar baduzu edo beste norbaitek bertan sartu behar badu, eutsi 2 metroko distantziari, erabili maskara eta eskuak garbitu.
- Eztul edo doministiku egitean, erabili paperezko mukizapiak, zakarrontzira bota eta eskuak garbitu.
- Tenperatura egunean bitan hartu eta idatzi.
ZAINTZAILEA BAZARA, ondoko argibideak jarraitu:
- Hobe da pertsona bakarra izatea, osasuntsu dagoena eta arrisku- talderen batekoa ez dena.
- Bakartua dagoen logelan sartuz gero, eutsi 2 metroko distantziari, erabili maskara eta eskuak garbitu. Ahalik eta denbora gutxiena egon bertan.
- Oheko arropa, eskuoihalak, ontziteria… erabilera esklusibokoak izango dira. Eskularruekin bildu eta, kendu eta gero, eskuak garbitu.
- Ontziteria zuzenean ontzi-garbigailuan sartu edo ur beroarekin garbitu.
- Arropa zikina garbigailura eraman zuzenean, astindu gabe, eta 60 gradutik gorako tenperaturan garbitu.
- Egunero garbitu maiz ukitzen diren gainaldeak, adibidez, eskutokiak, etengailuak… Maiz aireztatu.
- Logelako zabor-poltsa eskularruak jantzita itxi, etxeko zabor-poltsara bota, itxi eta gainerakoen edukiontzira bota
- Bainugela garbitzeko ura eta lixiba erabili (2 tapoi lixiba, ur litro 1ean) edo desinfektatzaile biruzida bat. Bainugela denek erabiltzen badute, komun-ontzia, txorrotak eta ateko eskutokiak desinfektatu, bakartutako pertsonak erabiltzen dituen bakoitzean.
- Bakartutako pertsona bakarrik bizi bada, behar duena etxebizitzako atera eraman.
Sintomek okerrera egiten badute, zalantzarik baduzu edo behar bezalako bakartzea egiteko arazoak badituzu, deitu zure osasun-etxera eta, bere ordutegitik kanpo, Osasun Aholkura: 948 290 290.