Neure burua babesten dut

Botiketan eta osasun-zentroetan maskarak nahitaez erabiltzeko beharra kendu dute

2022/04/20

 

ⓘ Aldiz, maskara erabiltzen jarraitu behar da ondorengo egoeretan:

 

  •   Arnas infekzioaren sintomak izanez gero.
  •   Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetan, egoera jakin batzuetan, eta bereziki:
  •  
    • Sintomak dituztenek, eremu partekatuetan daudenean.
    • Profesionalek, sintomak dituztenak artatzen dituztenean.
    •  Zainketa intentsiboetako unitateetan lan egiten dutenek (Prebentzio Medikuntzako eta Laneko Arriskuen Prebentzioko Zerbitzuek gomendatuak, osasun-zentro bakoitzaren arriskuaren balorazioaren arabera) eta paziente ahulak dituzten unitateetan lan egiten dutenek.
    • Ospitaletako edo Oinarrizko Osasun Laguntzetako larrialdietan, itxaron-gela barne.
    •  
  • Adinekoen eta ezgaitasuna dutenen egoitzetan, langileek, egoiliarrek edo bisitariek sintomarik dutenean, agerraldiak saihesteko, betiere adinekoen ongizatea zainduz, bai maila fisikoan bai emozionalean.

 


COVID-19aren transmisioa murrizteko gomendioak

  1. Erabili maskara (sudurra, ahoa eta kokotsa estalita) erabilera publikoko barruko espazioetan eta espacio irekietan.
  2. Mantendu distantzia segurua toki publikoetan (pertsonen artean 1,5 metro gutxienez)
  3. Eman lehentasuna aire zabaleko jarduerei, eta barrualdeko zonak etengabe aireztatu.
  4. Murriztu harreman sozialak ahal den neurrian.
  5. Txertoak gaixotasunetatik babesten laguntzen du
  6. Eskuak maiz garbitu.
  7. Ez izan harremanik besteekin COVIDarekin bateragarriak diren sintomak badituzu,
    diagnostiko-proba baten (antigeno-testa edo PCR) emaitzaren zain bazaude edo bakartuta edo berrogeialdian bazaude. Eta, ahal den neurrian, kontaktuak murriztu.


Pertsona kalteberak

Pertsona kalteberak egoera hauetako batean daudenak dira:

  • Immunoeskasiaren egoera, transplantatuak eta immunosupresioaren tratamenduan daudenak
  • Gaixotasun kroniko moderatu-larria duten pertsonak
  • Giltzurrun-gutxiegitasuna (3-6 estadioa)
  • Obesitate morbidoa (GMI>40)
  • Neoplasia hematologiko aktiboa edo tumore solido gaiztoa
  • Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoak (BGBK)
  • Biriketako fibrosia
  • Haurdunaldiko hirugarren hiruhilekoa eta erdiberriaroa (erditze ondoko 6 aste)
  • 70 urtetik gorako pertsonak eta adineko ahulak
  • Txertatu gabeko helduak


SENITARTEKO EDO LAGUNEN ARTEKO BILERAK EGITEN BADITUZU

  • Ez joan COVID-19aren sintomak badituzu, proba baten emaitzen zain bazaude edo isolatuta edo berrogeialdian aurkitzen bazara.
  • Hautatu aire zabaleko espazioak edo etengabe aireztatuta daudenak, leihoa edo atea irekita.
  • Eskuak maiz garbitu.

TABERNA ETA JATETXEETARA BAZOAZ

  • Ez joan COVID-19aren sintomak badituzu, proba baten emaitzen zain bazaude edo isolatuta edo berrogeialdian aurkitzen bazara.
  • Hautatu bereziki terrazak edo aire zabaleko espazioak edo kerik gabeak. Espazio itxia bada, aireztapen egokia izan dezala.
  • Eskuak maiz garbitu.
 Gogoan izan alkohola edateak nork bere burua kontrolatzeko gaitasuna murriz dezakeela.