Vuelta al cole

IKASGELETARA SEGURTASUNEZ ITZULTZEKO GAKOAK

Zure seme-alabak koronabirusarekin bateragarriak diren sintomak baditu, ez duzu eskolara eraman behar.

 

Ikastetxean, ikasle batek sintomak baditu

  • Banakako erabilerako gela batera eramango da, helburu honetarako prestatuta. 
  • PCR bidez positiboa baieztatzen bada
    • Haur eta Lehen Hezkuntzan, ikastalde osoa bakartuko da. 
    • Bigarren Hezkuntzan, positibo eman duen ikaslea eta hurbileko kontaktutzat jotzen direnak soilik.

 

Hartutako beste neurri batzuk

  • Eskolak aurrez aurrekoak dira eta goizez.
  • Ordutegi mailakatuak daude sartzeko eta irteteko. 
  • Maskara nahitaezkoa da irakasleentzat eta ikasleentzat Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera. Haur Hezkuntzan, sartzean eta ateratzean, atsedenaldian eta komunetan soilik. 
  • Ikasleak beti ikasmahai berean eseri behar dira eta ikasgelak maiz aireztatzen dira. 
  • Komunerako joan-etorriak antolatu dira eta elkarren alboko konketak eta pixalekuak ezin dira erabili. 
  • Atsedenaldiak mailakatu dira. Ikastalde bakoitzak leku mugatua du jolasteko eta ez daude baimenduta baloi eta kontaktu jolasak. 
  • Jantokian bazkariak txandaka antolatu dira. Manparak jarri dira eta jateko ikasgelak erabiltzea baimendu da. 
  • Autobusean, ikasle bakoitza beti eserleku berean eseri behar da, bilaketak errazteko. 

 

Informazio gehiago informazio liburuxkan eta ohiko galderen dokumentuan.